Literatur printzak hitz lauz Anjel Lertxundi

http://aittu.podomatic.com/entry/2009-03-10T09_55_51-07_00

Irakurlea: Pako Eizagirre - Iturria: BERRIA egunkaria

Mendi koskor bateko gurutzera iritsi, eta kantatu egiten genuen. Baratxuriz estalitako saiheski triste batzuk jan, eta kantatu egiten nuen.

Irakurlea: Pako Eizagirre - Iturria: Konpainia noblean

Mahaikada bat gizon, soziedadean. Afaldu berri, gizonetako batek musuzapia eraman zuen lepora eta, seinale bat izan ba­litz bezala, gainerako gizonezkoek ere beren musuzapiak era­man zituzten lepora, eta kantuan hasi ziren:

http://aittu.podomatic.com/entry/2008-01-07T13_24_29-08_00

Irakurlea: Pako Eizagirre - Iturria: ezezaguna

Neska bat etxetik irten zen ezkontza-jantzian. Eliza aldera zihoan. Eguzki beteak pozezko distirak eragiten zituen haren organdizko soinekoan. Tragediarik ekarri ezin duen egun argitsu horietako hark gorenean zuen eguzkia.

http://aittu.podomatic.com/entry/2009-03-10T10_01_34-07_00

Irakurlea: Pako Eizagirre - Iturria: BERRIA egunkaria

Kongresu baten antolatzaileak hizlarietako bati: «Zuk power point-a erabili behar duzu edo gauzak esan behar dituzu?». Txiste bat dirudi, baina egoera zabaldu baten ertz asko agertzen ditu power point-ik gabeko saiorik antolatu ezin den garaiotan.