LIUR AZERIA

Gaua zen. Ilargi zuriak eta borobilak bazter guztiak argitzen zituen. Baita Marixaren baserria ere. 

Paisaia ederra ikusten zen handik: zuhaitz zahar bat, baserriaren azpi aldeko larrea, larre ondoko basoa, eta, urrutira, mendi lerro dotorea.

Puagg!

 

Euskal Herriko herri txiki batean, mendi artean eta ihintzak bustitako belardiz inguratutako paraje batean Marixa izeneko andre bat bizi zen. Inguruko mendirik altuenera igotzeko bidean, Marixak baserri eder bat zuen.

Akerbeltz

Akerbeltz edo Aker.

Gutxienez, Euskal Herriko 15 lekutan agertzen da jeinu hau. Oso ezaguna da, beraz; baina ezagunena Nafarroako Zugarramurdin aipatzen dena da. Aker beltz baten itxurako jeinua da hau.

Mari

Mari

Baditu beste izen batzuk ere. Nafarroako eskualdean, Mariburute, Udaben, eta Marimur, Leitzan; Bizkaian, Mariurraka, Abadiñon, eta Maruburrika, Garain eta Berrizen; Gipuzkoan, Anbotoko Dama, Zarautzen, Muruko Damea, Ataunen, eta Aketegiko Sorgina, Zegaman; Zuberoan, Santa-Grazi aldean, Bideko Emazte Xuria deitzen diote, eta Nafarroa Beheran, Bidarrainen, Arpeko Saindua.

Páginas