Lamia

Lamia

Beste izen batzuk ere baditu: Lamin, Lamiña, Amilamia.  Orain arte euskara gorde izan den eremuan aipatzen da, batez ere, jeinu hau, baina, oro har, ezaguna da zazpi lurraldeetan.

Txomin ipurdi

Txomin Ipurdi

Behin ba omen ziren Txomin Ipurdi eta haren ama. Egun batez, semeak esan zuen: -Ama, oso pobreak gara eta erregearen jauregita joango naiz laguntza eskatzera.

LIUR AZERIA

Gaua zen. Ilargi zuriak eta borobilak bazter guztiak argitzen zituen. Baita Marixaren baserria ere. 

Paisaia ederra ikusten zen handik: zuhaitz zahar bat, baserriaren azpi aldeko larrea, larre ondoko basoa, eta, urrutira, mendi lerro dotorea.

Puagg!

 

Euskal Herriko herri txiki batean, mendi artean eta ihintzak bustitako belardiz inguratutako paraje batean Marixa izeneko andre bat bizi zen. Inguruko mendirik altuenera igotzeko bidean, Marixak baserri eder bat zuen.

Akerbeltz

Akerbeltz edo Aker.

Gutxienez, Euskal Herriko 15 lekutan agertzen da jeinu hau. Oso ezaguna da, beraz; baina ezagunena Nafarroako Zugarramurdin aipatzen dena da. Aker beltz baten itxurako jeinua da hau.

Mari

Mari

Baditu beste izen batzuk ere. Nafarroako eskualdean, Mariburute, Udaben, eta Marimur, Leitzan; Bizkaian, Mariurraka, Abadiñon, eta Maruburrika, Garain eta Berrizen; Gipuzkoan, Anbotoko Dama, Zarautzen, Muruko Damea, Ataunen, eta Aketegiko Sorgina, Zegaman; Zuberoan, Santa-Grazi aldean, Bideko Emazte Xuria deitzen diote, eta Nafarroa Beheran, Bidarrainen, Arpeko Saindua.

Páginas